Gipuzkoako astialdi taldeen ospakizunetan ikusten ziren behar puntualei erantzuteko, 5 gazte donostiar musikazale elkartu ginen 3gabe2 sortzeko. Hasieratik, gure helburua jai-giroa sortzea izan zen rock bertsioak eginez. 2009. urtea hastearekin batera proiektua seriotasun handiagoz hartzea erabaki genuen eta astialdirako sortua izan zen musika talde hau beste eremu batzuetara zabaltzen hasi zen. Ordutik, kontzertu kopurua etengabe hazten ari da (Bilbo, Gasteiz, Donostiako Piratak, Azpeitia, Zumaia, Ondarru, Agurain, Dulantzi...). Hori bai, helburu berdinarekin jarraitzen dugu, gazte (eta ez hain gazte) jendeak ezagutzen dituen abestiak jo eta festa giroa sortuz.
Ziur zaude musika zerrenda hau ezabatu nahi duzula?
Abestia ezabatu musika zerrendatik
Ezabatu
Ezeztatu
Musika zerrenda ezabatzean akats bat sortu da.